ClassWiz seriea irakasleen laguntzarekin garatu da eta Espainiako eta Portugaleko gobernuek ezarritako eskola-curriculumetara, egokituta dago. Bereizmen handiko pantaila du eta hizkuntza aukeratzeko posibilitatea ere eskaintzen du: gaztelania, katalana, euskara eta portugesa. artean. Horrez gain, kalkulu-orria eta QR kodeen sortzailea. ClassWiz serie berriak matematika-eskoletarako aukera berriak irekitzen ditu.

 

ClassWiz seriearekin ikasleen ohitura digitaletara egokitu da CASIO. Fabrikatzaile japoniarraren kalkulagailu-serie berriak bereizmen handiko pantaila eta testu laburtuaren ordez ikono modernoak dituen menuak dauzka. Beste berritasun bat QR kodeak sortzeko aukera da; hala, funtzio matematikoak transferitzeko eta grafikoak gailu mugikorretan -smartphonetan edo tabletetan- ikusteko posibilitatea ematen du.

 

ClassWiz serieko kalkulagailuak ez dira ez programagarriak, ez grafikoak; hortaz, azterketa ofizialen araudia betetzen dute. ClassWiz Iberiar penintsularako lehenengo kalkulagailu zientifiko pertsonalizatua da eta lau hizkuntzatan lan egiteko aukera eskaintzen du: gaztelaniaz, katalanez, euskaraz eta portugesez. Lehenengo ClassWiz modeloak 2015eko udaberrian iritsi ziren Espainiako eta Portugaleko merkatuetara; 2016komaiatzaz gero, badute euskararen aukera ere.

 

 

1.- ClassWiz seriearekin ikasleen ohitura digitaletara egokitu da CASIO

Fabrikatzaile japoniarraren kalkulagailu-serie berriak bereizmen handiko pantaila eta testu laburtuaren ordez ikono modernoak dituen menuak dauzka. Beste berritasun bat QR kodeak sortzeko aukera da; hala, funtzio matematikoak transferitzeko eta grafikoak gailu mugikorretan -smartphonetan edo tabletetan- ikusteko posibilitatea ematen du.

 

ClassWiz serieko kalkulagailuak ez dira ez programagarriak, ez grafikoak; hortaz, azterketa ofizialen araudia betetzen dute. ClassWiz Iberiar penintsularako lehenengo kalkulagailu zientifiko pertsonalizatua da eta lau hizkuntzatan lan egiteko aukera eskaintzen du: gaztelaniaz, katalanez, euskaraz eta portugesez. Lehenengo ClassWiz modeloak 2015eko udaberrian iritsi ziren Espainiako eta Portugaleko merkatuetara; 2016komaiatzaz gero, badute euskararen aukera ere.

 

2.- Mezuak lau hizkuntzatan eman ditzakeen kalkulagailua

Espainian eta Portugalen salduriko modeloen softwareak honako aukera hauek ditu gaztelania, katalana, euskara eta portugesa. Mezuak lau hizkuntza horietan ikusteko aukerak aginduen ulermena errazten du eta sarrera-eta irakurketa-eta akatsak murrizten ditu.

 

ClassWiz seriea irakasleekin batera, garatu da eta Espainiako eta Portugaleko gobernuek ezarritako eskola-curriculumetara egokituta dago. Erabaki horrekin, Japoniako fabrikatzaileak hizkuntza-normalkuntzaren alde egin du, eta Iberiar penintsulan hitz egiten diren hizkuntza desberdinekiko duen sentikortasuna erakutsi du.

 

3.- Kalkulagailu zientifikoen familia berri bat

ClassWiz familiak hainbat modelo ditu eta egungo kalkulagailu zientifikoen bilakaera zuzenaren emaitza da. FX-82ESPlus delakoari, dagokionez, orain ClassWiz 82SPX IBERIA bihurtu da.

 

ESPlus seriearekin gertatu bezala, irakasleek software-emuladorea eduki ahalko dute beren lanean laguntzeko; hala, kalkulagailu birtuala PCan edo arbel digital interaktiboetan ikusi ahalko dute eta bertan eragiketak egin. Era berean, erabilgarria izango da dokumentuak eta bestelako, hezkuntza-materialak sortzeko.

 

4.- Azkarragoa, garbiagoa: ClassWiz

Alderdi teknikoari erreparatuta, ClassWiz seriea aurreko eskolako kalkulagailuen gainetik dago. FX-ESPlus seriearekin alderatuta, prozesadorea lau aldiz azkarragoa da eta barne-memoriak edukiera bikoitza du.

 

Kalkulatzeko gaitasun handiari esker, ClassWiz modeloek, matematiken munduan are gehiago sakontzeko aukera eskaintzen dute, lau ezezaguneko ekuazio-sistemak askatzeko edo estatistika-datu gehiagorekin lan egiteko gaitasuna baitute.Pantailak FX-ESPlus seriearenak baino lau aldiz bereizmen handiagoa du, baita adierazpide matematikorako espazio handiagoa ere.

 

5.- Kalkulu-orriaren erabilerraztasun handiago

Kalkulu-orriekin lan egiten jakitea da Espainiako matematika-curriculumetan jasotako alderdietako bat. Nolanahi ere, orain arte ikastetxeetako ordenagailu-geletan bakarrik erabil zitekeen tresna hori.

 

ClassWiz serieko kalkulagailuekin ikasleek kalkulu-orri baten oinarrizko funtzioekin praktikatu ahalko dute ikasgelan, ordenagailu baten beharrik gabe. Horien artean dira, besteak beste: batuketak egitea, produktuak, batezbesteko balioak eta maximoa eta minimoa zehaztea, baita Riemannen integralaren biderketak batuketak eta errepikapenak eta abar kalkulatzea ere.

 

6.- QR kode bidezko biderketak

Kalkulagailu grafikoak izatera iritsi gabe, ClassWiz serieko gailuek grafikoak ikusteko aukera ematen dute, Interneterako sarbidea duen smartphone edo tableta baten bidez. Nola egiten da hori? Dagokion botoia sakatuta, ClassWizak QR kode bat sortuko du gero hori smartphonearekin edo tabletarekin irakurtzeko.

 

Edukia automatikoki bidaliko da grafikoak, taulak eta diagramak ikusteko aukera eskaintzen duen CASIOren webgune batera. Praktikoa eta, era berean, balio didaktiko handikoa: eskolako kalkulagailua ikastetxean bertan edo etxean esperimentatzeko eta ikasteko tresna bilakatu da.